Forumari buruz

#Viacoop-i buruz jakin nahi duzun guztia

#Viacoop

Erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiba eskala-jauzia egiteko eta populazioaren geruza guztietara iristeko prestatzen ari den eredua da. Baina, horretarako, ezinbestekoa da indar publikoak, kooperatibak eta komunitarioak batzea, bakoitzak bere aldetik egin lezakeenaz haratago joateko. Forumak martxan dauden prozesu horien azeleragailu izan nahi du.

Antolakuntza

Foruma XES, Habicoop eta REAS Sareen Sarea erabilera-lagapeneko etxebizitza kooperatiben sektorearen ekimena da.

Ajuntament de Barcelona eta Generalitat de Catalunya finantzatzen dute. Eta beste hainbat erakunde eta pertsonen dohaintzekin eta ekarpenekin osatzen da.

Ohiko galderak

Hona hemen ohiko galdera batzuen erantzunak. Zalantzarik baduzu, idatzi helbide honetara: habitatge(arroba)xes.cat
  • Bai, baina bi salbuespenekin: Batetik, ostegun arratsaldean, hilak 24, Palau Roberten izango dugun irekiera eztabaidara iritsiera-ordenaren arabera izango da, leku-kopurua agortu arte; eta bestetik, elkarbizitza kooperatiben bisiten kasuan, zerrenda pertsonalizatua irekiko dugu aste batzuk lehenago, izen-ematea egitean honekiko dagoen interesa eta proiektuen disponibilitatea kontuan hartuta.
  • Jarduerak proposatzeko gune bat ireki zen XES eta REASen artikulazio-espazioen bitartez, baina une honetan itxita dago. Nolanahi ere, gurekin harremanetan jarri zaitezke honako helbidera idatzita: habitatge(arroba)xes.cat
  • Bai, jarduera batzuk zuzenean emango dira. Xehetasunak programaren orrian aurkituko dituzu zenbait aste lehenago, eta hauetako batzuk Forumaren webgunean ere argitaratuko dira.
  • Nork bere hizkuntza erabiltzeko ahalegina egingo dugu. Horrela, hainbatetan aldi bereko itzulpena egongo da katalana eta gaztelania. Zenbaitetan, bereziki hizlari guztiak katalan hiztunak direnean, eskura egongo da itzulpen komunitarioa.

Zatoz #Viacoop-era!

Atzera kontua

egun
Ordu
Minutu
Segundo